Eusko Ikaskuntza - Sociedad de Estudios Vascos, EI-SEV, izaera pribatuko Erakunde zientifiko kulturala da, 1918an Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Aldundiek sortua, euskal kultura garatzeko baliabide egonkor eta iraunkor gisa. EI-SEV bazkideek osatzen dute, eta horiek mundu guztian barreiaturik eta Sail Zientifizikoetan bildurik daude.
>Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Komunitatean eta Ipar Euskal Herrian ezarpen ofiziala duen diziplina anitzeko zientzia erakunde bakarra da EI-SEV.
Bere historian zehar hainbat bereizgarri landu ditu:
- Diziplina aniztasuna: 15 Zientzia Sail [gehiago]
- Malgutasuna: Kudeaketa arineko egitura
- Lurralde aniztasuna: Herrialde guztietan
- Elkartzeko ahalmena: Erakunde askoren lankidetza Erakunde Publikoen aldetik
- Lanbide aniztasuna: Akademikoak, profesionalak, adituak...
Balioak
Euskal Herria maitatzea, kultura askotarikoa eta solidarioa; zientzia eta kulturarekiko konpromisoa; aniztasun ideologikoa; elkarrekiko errespetua eta elkarrizketa; berrikuntza eta aurrerapena; euskara babestea.
Eginkizuna
EI-SEVek, elkargune den erakunde zientifiko kultural gisa, Euskal Herriaren eta/edo bertatik jakintza aztertu, ikertu eta zabaltzen du, haren aurrerapena bultzatzeko eta
gizarte kohesioa eta partekaturiko nortasunak sustatzeko.
EI-SEVen helburuak dira: euskal kulturaren balio tradizionalak finkatzea, kultura goratzea eta hedatzea, eta euskal kulturako eskualdeetan bizi diren pertsona guztien mesederako izango diren balio berriak sortzea.
EI-SEVen jarduketa bere Estatutuetatik datozen ezaugarri batzuek zehazturik ageri da:
- Aurrea hartzea: Oinarrizko eskasiak eta gizarte erronkak aztertzeko
- Azterketak eta Berrikuntza: Erabakiak hartzen lagunduko duen eztabaida soziala sortzekoz
- Integrazioa: Gizarte zibilarena
- Zabaltzea: Bere gogoetak, azterlanak eta ikerketak gizarte osoari
- Sustatzea: Zientzia eta kultura azpiegituretan diren gabeziak zuzentzeko
Fundazioak
EI-SEVek hiru fundazio dauzka bere baitan:
Asmoz Fundazioa,
Euskomedia Fundazioa eta
Barandiaran Fundazioa. Bakoitzak bere webgunea du eta hartan zeinek bere izaera eta ekintzen berri ematen du.