castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
JardueraJarduera
Ideiei dagokienez, EI-SEVek hiru helburu nagusi finkatu ditu: ikerketa, prestakuntza eta dibulgazio kulturala eta zientifikoa. Gainera, EI-SEV zeharkako ikerketa proiektuak bultzatzen ditu, horien inguruan Disziplinarteko Proiektu Bereziak biltzen direlarik.

IKERKETA

Ikerketa sustatzea eginkizunetako bat da, bere sorreratik Eusko Ikaskuntzari dagokiona. Beste hainbat ekimenen artean, urtero-urtero bazkideek eskura ditzaketen Ikerketarako Bekak eta Laguntzak banatzen ditu.

PRESTAKUNTZA

Eusko Ikaskuntzak Ikastaroak eta Jardunaldiak sustatu eta antolatzen ditu, bere jakintza diziplina guztietan, hala bazkideei nola interesa duten pertsonei zuzenduak. Era berean, lau urtean behin Eusko Ikaskuntzaren Kongresuak deitzen ditu; goren mailako foroak dira kongresuak, jakintza garatzen laguntzen dute era askotako diziplinetan eta garrantzi handieneko gizarte arazoak eztabaidatzen dira horietan.

DIBULGAZIOA

EI-SEVen baitan sorturiko ikerketak eta eztabaidak argitalpenetan biltzen dira, hala paperean nola formatu digitalean (CD-Rom, irratiko solasaldiak, etab.), eta horiek guztiek argitalpen funts garrantzitsua osatzen dute. Era berean, ohorezko Sariak eman ohi ditu ekarpen zientifiko handia egindako pertsonen aintzatespen gisa. Azkenik, eduki kulturalak jendartean zabaltzea sustatzen du komunikabideen bitartez.

DIZIPLINA ASKOTARIKO PROIEKTU BEREZIAK (DPB)

EI-SEVek zeharkako ikerketa proiektuak bultzatzen ditu, eta horien inguruan biltzen dira Disziplinarteko Proiektu Bereziak deiturikoak.

2004an hauek abiarazi genituen: Euskosare, Garapen Iraunkorra eta Altube Etxea.

  • Barruti pribatua
  • Komunitatea
  • Pribatutasun politika
  • Legala
  • EIri Buruz
  • Harremanak
  • Gogokoei erantsi
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza
Bazkide Txartela