Bazkide Osoa: Batzorde Iraunkorraren oniritzia jaso duten pertsona físiko edo juridikoak dira, urteko kuotarekin laguntzen dutenak.
Ikasle bazkideak: 30 urte baino gutxiago dituzten gazteek, Batzorde Iraukorraren oniritzia izanik, urteko kuotan murrizpena izango dute.
Bazkide ongileak: izaera horrekin izena eman duten eta urteko kuota berezia ordaintzen duten korporazioak, erakundeak, fundazioak, elkarteak eta gainerako erakunde publiko, pribatu zein pertsona partikularrak.