castellano | français | english

bilaketa aurreratua | web mapa
JakiundeJakiunde
Jakiunce

2007ko urriaren 25ean Jakiunde, Eusko Ikaskuntzaren Zientzia, Arte eta Letren Akademia eratu zen. Jakiunde maila goreneko erakunde aholkularia izango da eta euskal gizartearentzat erreferentziazko foroa izateko helburua du.

Jakiundeko lehendakaria Pedro Miguel Etxenike fisikaria da eta, horrez gain, sona handiko beste hainbat pertsona elkartu dira Akademian. Zientzia hutsen eta aplikatuen alorretan, arte-sormenean eta pentsamendu kritikoan egindako lanagatik nabarmendutako adituak dira, elkarrekin lan eginda etorkizunerako erronka handi eta berrien aurrean duten pertzepzioa gizarteari eskaini nahi diotenak. Hala, Ikerkuntzako Euskadi saridunak, Principe de Viana saridunak eta Eusko Ikaskuntza saridunak daude Jakiundeko kideen artean, hau da, Literatura, Historia, Antropologia, Zientzia, Zinema, Musika edo Arkitekturaren alorretako espezialista ospetsuak. 

Informazio gehiago gure webgunean: [http://www.jakiunde.org]
  • Barruti pribatua
  • Gogokoei erantsi
  • Harremanak
  • EIri Buruz
  • Legala
  • Pribatutasun politika
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza
XVII kongresua