Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen - e5 egitasmoa

Podcast

28/05/2017

Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen - e5 egitasmoa

Euskalgintzari indarrak ematea da e5 proiektuaren helburua

ZEINTZUK DIRA EUSKARAZ GARATU NAHI DUEN KOMUNITATEAREN AMETSAK?

Galdera honen erantzunen bila abiatu nahi dugu komunitate horren parte sentitzen diren pertsonekin batera. Horretarako ekainaren 2an Gasteizen burutuko da lehenengo mintegia.

Euskararen Etorkizuneko Eszenarioak Elkarrekin Eraikitzen - e5 egitasmoak galdera horri erantzuna(k) eskaini nahi di(zki)o komunitateari eta helburu hori betetzeko 2018an Eusko Ikaskuntzaren XVIII. Kongresuan amaituko den ibilbide bat proposatu du.

Ibilbide horren aurkezpena 2017ko ekainaren 2an, arratsaldeko 16:00tan, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian egingo dugu. Mintegia hiru orduko saioa izango da, bertan egitasmoa aurkeztu eta lehen hausnarketa parte-hartzailea burutuko dugu.

Prozesu honetan parte hartzeko interesa baduzu eta ekainak 2ko mintegira etorri nahi baduzu, izen-ematea besterik ez duzu egin behar.

e5 egitasmoa hobeto ezagutzeko Euskonews aldizkarian argitaratutako artikulua irakurtzea gomendatzen dizugu.

Ecoutez le podcast >>