euskara | castellano | english

recherche avancée | index web
NouveautésNouveautés
Umorea eta sormena Ei Gazte!-ren irudiaren aurkezpenean

1 juillet 2008

Ekainaren 26an, Donostian, Ei Gazte!, Eusko Ikaskuntzako Gazteria Sailaren korporazio irudi berria aurkeztu zen jendaurrean, Doka Kafe Antzokian.

Hogei diseinu inguru aurkeztu ziren 16 eta 30 urte bitarteko Eusko Ikaskuntzako bazkide guztiek parte har zezaketen lehiaketara.

Izaskun Saez Velasco bizkaitarra gertatu zen irabazle. Aurkeztu zuen kolore biko logoan neurri desberdineko “bunbuilo” batzuk tartekatzen dira, euskal gazterian dauden ahots eta iritzien aukera irudikatu nahi dutenak.

Baleki gazteak, baleza zaharrak

Jose Luis Lanzagorta diseinatzaileak, Jose Javier Fernandez arte kritikoak eta Maider Lopez artistak osatzen zuten epaimahaia. Maider Lopezek nabarmendu egin zuen “logo irabazlearen freskotasuna. Hala formaren aldetik nola kontzeptuen aldetik freskotasuna transmititzen duen irudia da, formaz eta esanahiaz. Epaimahaiko guztiak bat etorri ginen irudi irabazlea aukeratzerakoan”.

Irudiaren eta egilearen aurkezpena egin ondoren, “Baleki gazteak, baleza zaharrak” izenburuko ikuskizuna azaldu zen. Josu Goikoetxea narratzaileak gidaturiko antzerki jostagarri eta irudimentsu horrek Unai Gaztelumendi marrazkilaren inprobisazioak eta Uxue Alberdi eta Sustrai Kolina bertsolari gazteen bat-bateko jarduna barne hartzen zituen. Artista horiek Donostiako Doka Kafe Antzokian bilduriko publiko gaztea ongi pasatzea lortu zuten.

  • Zone privée
  • Ajouter à favoris
  • Contact
  • À propos de
  • Légal
  • Politique de privacité
ei-sev@eusko-ikaskuntza.org © 2005 Eusko Ikaskuntza